Ir al contenido principal

Ir a la página de inicio del Museo Maritimo de Bilbao

Atoiontziak

2010.eko Uztailaren 1etatik 2010.eko Irailaren 30ra.

Atoiontziak ontzi laguntzaileak dira eta beren eginkizun nagusia eremu mugatuetan beste itsasontziei maniobrak egiten laguntzea da, beren heldu lekura atoian eramatea edo eta larrialdietan laguntzea. Munduko portu guztietan aurki daitezke.
Itsasadarraren jatorrizko ibilgua ez da gaur egunekoaren berdina. Bilboko portua itsasontzientzat arriskutsua zen, Portugaleten eratzen zen barratik zehar laguntzarik gabe barneratzeko. Bere ibilgua irregularra zen, hondoan pilatzen ziren uharriak zirela eta, ur azpian izkutatzen ziren arrokak eta itsas jatorriko hondar pilaketengatik. Itsas korronteek Getxoko hareatza haundiaren formazioa eragin zuten. Honek Abrako eta Portugaleteko barraren bokalea estutzen zuen eta Itsasadarraren irteera hondar banku ezegonkor eta mugikor batekin ixten zuen. Bere ibilguaren eskasia zela eta, Itsasadarrean zehar itsasgora zenean bakarrik nabiga zitekeen, uraren maila ia 3 metro igotzean.


Aintzinatik, Itsasadarraren baldintzek eraginda, bere inguruko marinelek beren txalupak pilotu eta atoi lanetarako atondu zituzten, Bilbora zetozen itsasontziei laguntza eskaintzeko. Pilotu Nagusiak barran eta Itsasadarreko ubidean trafikoa zuzendu eta arautzen zuen eta Pilotu Lemanak itsasontzi bertatik maniobrak zuzentzen zituen. Lemanaje zerbitzu honen osagarri, atoi lanak zeuden. Beren eginkizuna barratik bestalde zeuden itsasontziak beren ainguralekuraino atoian eramatea zen.


Beste atoi modalitatea "Zirga" deiturikoa izan zen. Lehorretik itsasontzia tiraka eramaten zuten, pertsonek nahiz animaliek. Zirga bidea itsasadarraren eskubiko aldetik hedatzen zen Bilboraino. Pixkanaka, aintzinako trakzio sistema hau desagertuz joan zen lurrinezko atoiontziak azaldu zirenean.



MUSEO MARÍTIMO RIA DE BILBAO

Muelle Ramón de la Sota, 1 48013 Bilbao Telf. 94 608 55 00
info@museomaritimobilbao.org